miércoles, 28 de noviembre de 2007

Abendurock 2007 Aurkezpena


Kaixo Lagunok, aurtengoan ere, eta neguaren etorrerarekin batera, hemen dator MRK-k antolaturiko Abendurock ekimena, ia dagoeneko 3. edizio izango da aurtengoa.

Honako edizioan, abenduaren 7an eta musika "zikloari" abiada emateko Zubiaram tabernan, SELEKTAH STEPI eta DJ SUCIO etorriko dira beraien lagunekin. Musikari Hauek, proiektu askotan parte artutakoak dira, hoietako asko gainera, beraien herrikide eta lagun den Fermin Muguruzarekin batera. Hip-Hop, Dub, reagge, ragga... estiloak sakontzen dute beraien zuzenekotan, baina beti ere, beraien nahasmen eta sormen ikutu pertsonalarekin. Kontzertu eta giro paregabea sortuko dute, abendurock ekimena doinu alai eta dantzagarriez hasteko talde aproposa izango dugu.
http://www.myspace.com/badsoundsystem `

Urrengo ostiralean berriz Subeltzen, Eibartik etorrizko zaigun Boskote bat izango da, Beer Band. Bizi guztian entzun ditugun rock kantu ezagunen bertsioak eskeiniko digute, taldea gaztea izan arren, musika munduan esperientzia haundiko musikariak dira. Giro ederra jarriko dute, 2. ostiral honetan.
http://www.myspace.com/beerbandrock

Abenduaren 21an, Goiti-Behera Tabernan, Cobra taldea beraien lehen lana aurkeztuko digute. Kokein, PI LT, Sei Urte... Moduko taldeetan dabiltzan edo ibili diren Musikariek osatu duten Proiektu berria da. Down, Soundgarden, Corrosion of Conformity, Metallica... moduko taldeak dute beraien musika influentzitzat, eta hori zuzenean asko nabaritzen da. Talde berri honen lehenengo geldialdietako bat izango da Mutriku, baina seguraski beste herrietako agertokietan izango direla laister.
http://www.myspace.com/marioncobrettirocks

Azken kontzertua abenduaren 28an, Mutrikuko Gaztetxian izango da. Gasteizko Los Yaneros taldea izango dugu bertan. Doinu alaiak, eta saltoka jartzen duten musika paregabea egiten dute. Momentu askotan Manu Chao, Mano Negra... Moduko taldeak gogoraraziko digute. Kontzertu honetarako baita ere sorpresatxo bat izango dugu gordeta.
Zuen atseginekoa izango delakoan 2007.urteko 3. Abendurock edizioa, besarkada bat denoi eta animatu! kontzertu guztiak doain izango dira eta!

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa zuek, aurtenguan ere ein dezue lan earra hori dana kurratzen, zorionak eta ia dana jun zan urtian bezela ertetzen dan, ikusiko gea kontzertuetan!!!

aio!

Anónimo dijo...

Talde ezagunak ezat etxen baina ustet aurtenguan ere, aurreko urtietan bezela de puta madre eongo dala, ta gero eoten dan parrandan ere bai jajajaja

Anónimo dijo...

AUPA ZUEK! OSTIRALEKUA DE LA OSTIA JUN ZAN! ZE ANBIENTAZO JARRI ZEUEN DJ SUCIO TA KONPAÑIXAK... BIAR ZAN HOLAKO ZEOZE ZUBIN!!!!!!!!!!!!

URRENGUAK ZELAKUAK DIAZ BA???