martes, 18 de diciembre de 2007

Cobra Goiti-Behera Tabernan ostiralian gaueko 22.30tan


David Gonzalez-ek (Baxua-TT L.T. eta Evirus69) eta Iosu Luengo-k (Gitarra –Evirus69), Iñigo Galarregi–ren laguntzarekin (bateria – Embryo Greed) 2006an sortutako proiektua.

Abesti batzuk konposaturik dituztela eta musika estiloa erabakita dutelarik ahotsa jartzen zaie konposaketa hauei Haritz Lete-ren (Kokein, Kafha) sarrerarekin.

2007an Iñigok taldea utzi eta gainontzeko taldekideak beraien jendaurreko aurkezpena izango denarekin murgiltzen dira: southern rock-a, 70eko rock-a eta heavy-aren hastapenetatik hasi eta 90eko rock alternatiboa eta stoner rock-a edo metala batzen dituzten autoekoiztutako 6 kantu grabatu arte (Randolph Aviator, Blowing Up Radars, CrossRoads, Acid Rain, Life´s too Short to Drive Slowly y John Barleycorn).

Egungo taldea Ekain Elorza (Sei urte, Hyssopus) baterijolearen sarrerarekin ixten da. Beste 4 abestiren grabaketan dihardute euren lehen lana izango den "The Strong Arm of The Rock" diskoari osotasuna emanez.

Riff zuzen eta sendoak, egungo soinu indartsuarekin isladatuak. Black Sabbath, Led Zeppelín edo ZZTop bezalako talde klasikoen eragina alde batetik edota modernoagoak direnen iturrietatik edanez Clutch, Soundgarden, Corrosion of Conformity, Metallica, Down, Kyuss edo Black Label Society.



Ostiral honetan talde honetaz gozatzeko aukera paregabea Goiti-Behera tabernan gaueko 22.30tan, eta DOAIN!
+info:

miércoles, 12 de diciembre de 2007

SELEKTA STEPI + DJSUCIO


Hemen duzue joan zen ostiralean Bad Soun System-eko lagunek eskeini ziguten kontzertuko argazkiak www.flickr.com/photos/21707482@N02/sets/72157603443459893 Kontzertu bikaina izan zen! eta espero dugu, urrengo batetan ere Iruneko lagun hauek berriro ere gure artean izatea.
Gurel aldetik, Eskertu besterik ez, beraiei, eskeini ziguten kontzertu edo jaiarengatik, eta baita ere, bertara urbildu zineten guztiei. Aste honetan SUBELTZEN ikusiko gara BEER BAND Taldearekin gaueko 22.30 aurrera. Laister arte!

miércoles, 28 de noviembre de 2007

Abendurock 2007 Aurkezpena


Kaixo Lagunok, aurtengoan ere, eta neguaren etorrerarekin batera, hemen dator MRK-k antolaturiko Abendurock ekimena, ia dagoeneko 3. edizio izango da aurtengoa.

Honako edizioan, abenduaren 7an eta musika "zikloari" abiada emateko Zubiaram tabernan, SELEKTAH STEPI eta DJ SUCIO etorriko dira beraien lagunekin. Musikari Hauek, proiektu askotan parte artutakoak dira, hoietako asko gainera, beraien herrikide eta lagun den Fermin Muguruzarekin batera. Hip-Hop, Dub, reagge, ragga... estiloak sakontzen dute beraien zuzenekotan, baina beti ere, beraien nahasmen eta sormen ikutu pertsonalarekin. Kontzertu eta giro paregabea sortuko dute, abendurock ekimena doinu alai eta dantzagarriez hasteko talde aproposa izango dugu.
http://www.myspace.com/badsoundsystem `

Urrengo ostiralean berriz Subeltzen, Eibartik etorrizko zaigun Boskote bat izango da, Beer Band. Bizi guztian entzun ditugun rock kantu ezagunen bertsioak eskeiniko digute, taldea gaztea izan arren, musika munduan esperientzia haundiko musikariak dira. Giro ederra jarriko dute, 2. ostiral honetan.
http://www.myspace.com/beerbandrock

Abenduaren 21an, Goiti-Behera Tabernan, Cobra taldea beraien lehen lana aurkeztuko digute. Kokein, PI LT, Sei Urte... Moduko taldeetan dabiltzan edo ibili diren Musikariek osatu duten Proiektu berria da. Down, Soundgarden, Corrosion of Conformity, Metallica... moduko taldeak dute beraien musika influentzitzat, eta hori zuzenean asko nabaritzen da. Talde berri honen lehenengo geldialdietako bat izango da Mutriku, baina seguraski beste herrietako agertokietan izango direla laister.
http://www.myspace.com/marioncobrettirocks

Azken kontzertua abenduaren 28an, Mutrikuko Gaztetxian izango da. Gasteizko Los Yaneros taldea izango dugu bertan. Doinu alaiak, eta saltoka jartzen duten musika paregabea egiten dute. Momentu askotan Manu Chao, Mano Negra... Moduko taldeak gogoraraziko digute. Kontzertu honetarako baita ere sorpresatxo bat izango dugu gordeta.
Zuen atseginekoa izango delakoan 2007.urteko 3. Abendurock edizioa, besarkada bat denoi eta animatu! kontzertu guztiak doain izango dira eta!

jueves, 15 de noviembre de 2007

Abendurock 2007

Kaixo eta Ongi etorriak Abendurock 2007-ko Bloggera. Bertan Mutrikuko Rock Kolektiboak antolaturiko ekimen honen inguruko informazio guztia jasoko duzue.
Aurtengoan ere, ekitaldi hau ospatzeko Mutrikuko Udaleko kultura sailaren, Mutrikuko Gazte Asambladaren eta Subeltz, Goiti-Behera eta Zubiaram tabernen laguntza jasoko dugu.Kontzertuak Honako lekuotan izango dira:
Abenduak 7, gaueko 22.30tan Zubiaramen: Selekta Stepi + DJ Sucio (Bad Sound System)

Zubiaram Taberna map - Tagzania
Abenduak 14, gaueko 22.30tan Subeltzen: Beer Band

Subeltz Taberna map - Tagzania
Abenduak 21, gaueko 22.30tan Goiti-Beheran: Cobra

Goiti-Behera taberna map - Tagzania
Abenduak 28, gaueko 22.30tan Gaztetxian, Los Yaneros + Sorpresa

Mutrikuko Gaztetxia map - Tagzania